Oriora.com
Portadako dekorazio irudia

Dendarien artean euskararen erabilera sustatzeko kanpaina abiatu du Euskara Zerbitzuak

Euskara zure eskura du leloa kanpainak eta helburua, berriz, honakoa: herriko dendetan euskararen erabilera areagotzea.

logoa.gif

Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuak urteak daramatza merkataritza alorrean euskararen erabilera bultzatzen eta aurten ahalegin berezia egingo du dendetako kartelak, prezio-zerrendak, oharrak eta abar euskaratzen.

Dendaz denda

Aurtengo kanpainaren barruan herriko pertsona bat ibiliko da dendaz denda, euskararen erabilerari buruzko datuak jasotzen eta Udalak euskara alorrean dendariei egiten dien eskaintzaren berri ematen. Izan ere, dendariek aukera daukate Udaleko Euskara Zerbitzua erabiltzeko, testu laburrak, kartelak, oharrak eta horrelakoak euskaratzeko; eta, horrez gain, Udalak hainbat material jartzen ditu merkatarien eskura: posterrak, zabalik/itxita kartelak, ordutegiak, hiztegi txikiak, merkealdietako kartelak...

Udalak, bestalde, diru laguntzak ematen dizkie dendako errotulua euskaraz jartzen dutenei (340 euro arteko laguntza jaso dezakete).

Arantxa Arrillagak bisitatuko ditu dendak

Dendaz dendako lana egiteko, Udalak hitzarmena sinatu du Herrio natur taldearekin eta, taldearen izenean, Arantxa Arrillaga oriotarra izango da establezimenduak bisitatuko dituena. Dagoeneko hasita dago lan horretan.

Kromo_00_alkatea_zuzenean.gif
Kromo_1oe.gif
Kromo_1oriokoplaza.gif
Kromo_1poriogeo.gif
Kromo_1zkalitatea.gif
Kromo_1zkudepark.jpg
Kromo_22turist_info.gif
Kromo_23ordainketa.gif
Kromo_24telema.jpg

AGENDA



Hilabeteko egutegia: 2010 - Martxoa
2010 - Martxoa 
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31