Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismo informazioa »  Donejakue Bidea

Donejakue Bidea

XII eta XIII. mendeetan Kostaldeko Donejakue bideak Orioko herriaren zuen garapenean zerikusi handia izan zuen. Donostiatik zetozen erromesak Mendizorrotz pasa ondoren Orio igarotzen zuten Zarautzera bidean. Ibaia gurutzatzeko marabedi bat ordaindu behar bazen ere, erromesak salbuetsita zeuden, errege pribilegioa zuten eta.

san martin

Gaur egun ere, Orio Santiagora doazen erromesek igarotzen duten herria dugu, eta Tourseko San Martinen ermita, San Nikolas Eliza eta Alde Zaharra bideari loturiko monumentu eta tokiak dira.

Donejakue Bideko galtzada zaharra eta Tourseko San Martin ermita, bertatik Orio eta kostako ikuspegi ederrenetako bat goza daiteke, erromes eta bisitarientzat erreferentzi puntu garrantzitsuak dira.