Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismo informazioa »  Donejakue Bidea »  Donostia - Orio

Donostia - Orio

mapa

Orio aspalditik dago lotua Done Jakue Bideari, izan ere, Kale Nagusia Done Jakue Bideak zeharkatu izan du betetik. Erromesaldiak izan zuen garrantziaz jabetzeko, historia liburuetan jasota dago erromesak Oria ibaia igaro ahal izateko ordaindu beharreko maravediaren ordainketan salbuetsita zeudela. Erromesek Tours-ko San Martinen baseliza ere bisitatzen zuten, debozio handia baitzioten.

Orio eta Donostia arteko ibilbide berriak, orain gutxi garbiketa lanak egin ondoren erabat zabaldu den bidea, Done Jakue Bide zaharrarekin bat dator ibilbidearen zati handi batean. Bidea erraza da, eta horregatik aukera ezin hobea eskaintzen du bi herrien arteko ibilbidea eroso egiteko. Ongi seinaleztaturik dago horiz pintatutako gezi, mojoi eta zutikako seinaleen bidez. Beste aukera interesgarri bat ibilbidea mendiko bizikletaz egitea da. Donostiatik abiatuz gero, Igeldoraino GR 121egiteko ibilbide bera jarraitzen da, baina Bellavista parean kostaldera hartu behar da, eta bidea Igeldoko baserrien inguru ederrean egiten da. Behin inguru hori pasa ondoren, etxeak eta baserriak bakandu egiten dira, eta Iranguen inguruan bidea soilik ikusiko dugu. Hala ere, aurreraxeago Orioko lehen baserriak ikusik ditugu, eta nekazal ingurune ederrean pixkanaka Orioko alde zaharrera jaisten hasiko gara.

Luzera: 16 km. Iraupena: 5-6 ordu.

grafico