Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismo informazioa »  Goiko Kale

Goiko Kale

Aberastasun historiko bizi-bizia

goikokale

Orioko alde zaharra, oriotarrek Goiko Kale izenez ezagutzen dutena, oso ikusgarria da. San Nikolas eliza eta etxe zaharrenak XII. mendekoak dira eta inguru osoak ederki gordetzen du oraindik Erdi Aroko itxura. Galtzada harrizko kale estuek behetik gora egiten dute, aldatz pikoan, eta badirudi etxeak azpiko arrokari erantsita daudela. Kare harrizko etxeen fatxadetan nonahi ikus daitezke armarri ederrak. Kolore bizitan pintatutako zurezko balkoiek ere itxura berezia ematen diote inguruari.

Bariko San Nikolasen eliza

XVII mendearen hasieran bukatu zen. Aurretik zegoen eliza txikiago bat ordezkatu zuen, eta XVI. mendean izandako garapen ekonomikoari esker burutu ahal izan ziren eliza berriaren lanak.

Oraindik ere, lehengo eliza zaharraren aztarnak ikus daitezke eraikinaren atzeko aldean, lurrean, agertzen diren hilobietan.

Barroko garaikoa dugu eta estilo horren handitasun eta neurri zabalak ditu, baina baditu, baita ere, Barrokoak ahazten ez dituen elementu klasikoak, elegantzia eta oreka eransten diotenak.

eliza

Hiru sarrera ditu, alboetatik hirurak, estalitako bi atari edo zimitorioetatik. Atari horiek elkarrekin lotuta daude elizaren atzeko aldean doan pasabide baten bidez. Burualdean kanpandorrea du.

Barneko dekorazioari buruz aipatu beharrekoa da aldare nagusiko erretaula. Barroko estilokoa da, eta zutabe salomoniarrek goian dagoen San Nikolasen irudiari eusten diote. San Nikolas itsaso bidez egiten ziren bidaien eta arrantzaleen babeslea zen.

Aipagarria da, bestalde, kruzeroaren ezkerreko aldean dagoen, Sienako Santa Katalinaren irudia, oso ederra baita.

pilliku

escudo escudo escudo