Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismo informazioa »  Irudi panoramikoak

Irudi panoramikoak

Herriko 5 txoko hauek irudi panoramikotan ikusteko, azpimarratutako izenaren gainean klikatu besterik ez duzu.

  • Hondartza: neguan ateratako panoramika honetan bakarti eta lasai azaltzen bazaigu ere, Orioko Antilla hondartzan jende ugari biltzen da uda garaian.Hondartza inguruan haurrentzat jolastoki ederra du, jatetxe eskaintza zabala eta ibilaldiak egiteko ingurune zaragarriak ditugu. Besteen artean, Itxaspeko igoera azpimarratuko dugu, bertatik euskal kostaldeko bista zoragarriaz gozatu daiteke.

Orioko Hondartzaren irudi panoramikoa

  • Salatxo: Herritarrontzat lekurik maitagarrienetakoa. Arroka gainean San Nikolas Eliza dago eraikia eta pasabideak puntu erdiko arkupeak ditu.

Salatxoren irudi panoramikoa

  • Kukuarri mendia: 362 metroko altuera duena. tontorrean paisaia zoragarriaz gain, oriotar eskulturagile ezaguna zen Jorge Oteizaren lana ikusi dezakegu, Ama Birjiña (1953. urtekoa).Kukuarritik Igeldora doan bidean, Benta baserria igaro ondoren, Tontor Txikiko hilharriak bisita daitezke, neolitiko garaiko artzain kulturako aztarnak dira.

Kukuarri menditik panoramikoa

  • Pilliku: Kale Nagusian kokatzen da Piliku plaza, herriko erdialde historikoan. Plazaren erdian, horrela egitea debekatuta zegoen garaian, Orioko umeei euskera hutsean irakasten zien Maria Maestraren oroimenez Orioko herriak eskainitako oroigarria.

Pilliku plazaren irudi panoramikoa

  • Udaletxea: Herriko irudirik ezagunena. Udaletxea eta plaza, noski ibaiak eta itsas-ontziak ahaztu gabe.

Herriko plazaren irudi panoramikoa