Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismo informazioa »  Orioko Kanpina

Orioko Kanpina

Lehen mailako kategoria, itsaso ondoan.

kanpina

20810 Orio GIPUZKOA

GPS: N 43º16, 674' - W 002º07, 386'

Tel: 943 83 48 01 - Fax: 943 13 34 33

E-mail: kanpina@terra.es

Orioko kanpina lehen mailakoa da. Itsaso ondoan dago, eta mendiz inguratuta, gainera. Belardi ezin hobeak ditu, igerilekuak, jolas parkeak… Herriaren erdigunetik kilometro batera dago (Donostiatik 20 kilometrora), eta Orioko hondartzan bertan dagoela esan daiteke.

igerilekua

KOKAPENA: Orioko hondartzan, itsaso ondoan. (Donostiatik 20 km eta Zarauztik 6 kilometrora).

ZABALIK: Urtarrila, otsaila, azaroa eta abenduan itxita egoten da, baina gainontzean, irekita dago beti (martxoaren 1etik azaroaren 2ra).

EZAUGARRI NAGUSIAK: Kanpinak guztira 178 partzela ditu (elektrizitatea dute guztiek), eta beteta dagoenean 700 pertsona inguru sartzen dira bertan.

TXAKURRAK DEBEKATUTA DAUDE KANPINEAN

ZERBITZUAK:

  • 2 igerileku
  • Taberna
  • Jatetxea
  • Supermerkatua
  • Haur jolasak
  • Garbilekua
  • Soziedade edo borda