Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismo informazioa »  Mendi Ibiliak »  5.- Beste bidezidor eta ibilbide batzuk.

5.- Beste bidezidor eta ibilbide batzuk.

Kostaldeko Done Jakue Bidea

Donostiatik eta Igeldotik barrena Kostaldeko Done Jakue Bideak Orio aldera jarraitzen du. Donostia-Orio etaparen iraupena lau bat ordukoa da.

santiago

Orion bideak Bentatik aurrera egiten du, Andu baserria, San Martin ermita eta Bariko San Nikolas Elizatik barrena Orioko herri barrura iristeko.

Done Jakue Bidea hori koloreko geziek (pintatuak), mugarriek eta goitik beherako seinaleek markatzen dute. Orioko Alde Zaharrean Done Jakue Bideko seinaleak hormetan eta lurzoruan ikusiko ditu.

perfil

GR 35 - Trantsumantzia Bideak: Aralar-Kosta

gr35

Bidezidor honek Gipuzkoako kostaldea Aralarrekin batzen du, lur hauetan orain milaka urte sortu zen artzain-kulturan oinarritzen da, abeltzaintzaren garapenerako klima eta ekologi eremu diferenteak aprobetxatuz sortutako kultura. Horrela, eremu eta ingurune diferenteak batuz sortzen ziren bide hauek, eta azkenaldian pixkanaka errekuperatu nahi dira.

perfil gr35