Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismo informazioa »  Sukalde ona

Sukalde ona

Orio, bisiguaren katedrala

Orioko kaleetan barrena ibiliz gero, berehala konturatuko da bisitaria gastronomiak aparteko garrantzia duela hemen. Han-hemenka, toki gordeetan, parrillak ikusiko ditu, arraina eta haragia ikatzarekin erretzeko prest. Gaur egun, hamabostetik gora dira Orion dauden jatetxeak.

bixigua

Bisigu errea da Orioko jaki preziatuena, herriko jatetxe askori sona eman diona; baina, bisiguaz gain, maila handiko eskaintza egiten dio herriak aho sabaia gozatu nahi duenari: Oria ibaian harrapatutako angulak, era guztietako arrainak, primerako haragia… hori guztia, jakina, ederki bustia inguruko txakolin edo sagardoarekin edo Errioxako ardoarekin.