Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Turismo informazioa »  Bisita Gidatuak »  Orio - Donostia itsasoz

Orio - Donostia itsasoz

Gaur egun, Orio eta Donostia inoiz baino hurbilago daude, Oria ibaian inauguratu berri den kirol-portuak eskainitako nabigazio eta komunikazio aukera berriei esker. Ibilaldi atsegin honetan, itsaslabarrez mugatutako kostalde ezezagun hau ezagutzeko aukera izango dugu; ibilaldiaren amaieran, Kontxako badiak eta Donostiako portuak eskainitako inguru lasaira, babesera iritsi arte.

BEHARREZKOAK ETA AHOLKUAK: Babesteko arropa komenigarria da.

Irteera ordua: Arratsaldeko bostak.

Iraupena: Ordu eta erdi.

Irteera: Orioko kirol portutik.

Prezioa: 13 euro. 12 urtetik beherakoentzat 6 euro.

Bisitari kopurua 40 pertsonetara mugatuta dago.

Irteerak igandero izango dira, maiatzetik irailera (irailaren 6 eta 13an izan ezik).