Kanua jarduera
ORIA IBAIAN PIRAGUA ETA KANUA JARDUERAK
Gozatu piraguarekin ibilbide bat emanaz, naturarekin kontaktuan. Gure programak gure erriberaren edertasuna eta xarma ezagutzeko parada eskaintzen dizu perspektiba ezberdin batetik. Gure ibaia ezagutzeko abentura bizi ezazu piraguan nabigatuz. (Guztientzako. 9 urtetik 99ra bitartekoentzat gomendagarria.)
Bereziki taldeentzat prestatua. Ordubeteko iraupena duen jarduera erraza.
- 5etik 9 pertsonako taldeak: 20 euro
- 10etik 14ra artean: 19 euro
- 15etik 19ra artean: 13 euro
- 20tik 25era artean: 10 euro
Oriotarrei %10eko deskontua egingo zaie.
Parte hartzeko gutxienez 9 urte eduki behar dira.
Jarduera amaieran aldatzeko arropa eramatea komenigarria da.
Begi bistanen txangozaletasun modu berezi hau eskaintzen dizugu monitore espezializatu batekin. Dei iezaiguzu eta gure ontziez eta zure ikuspuntua aldatuko dizun paisaia bikain batetaz gozatuko duzu.
Erreserbak egiteko 657 794677 telefonora deitu.

