Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Orioko Herria »  Hezkuntza »  Zaragueta Eskola Publikoa

Zaragueta Eskola Publikoa

Ume txikiekin gauza handiak eginez

Helbidea: 75 Posta kutxa - 20810 Orio GIPUZKOA

E-posta

Telefonoa: 943 894052

eskolako logoa

Eskola euskaldun eta publikoa da Zaragueta. Hara hor hiru hitz gako: euskal eskola publikoa. Euskalduna da; haurraren hezkuntza integrala bultzatzen du; eta publikoa da, hau da, matrikula eta garraioa doakoak dira eta jangela subentzionaturik dago.

Orioko Juan Zaragueta pentsalariaren izenez zabaldu zen, eta garai hartatik, bilakaera nabarmena izan du alor guztietan. Urteen joanean bizi izandako esperientziatik ikasiz, nortasuna sendotzeko bide horretan, bere tokia hartu du eskolak herrian

Guraso eta irakasleen grina eta ekimenez, Zaragueta eskola aitzindari izan zen D eredua ezartzean EAEko irakaskuntza publikoan. Eta aspaldi hasitako lan horren ondorioz, euskal kulturan oinarritutako hezkuntza proiektu propioa garatzen asmatu du.

Kokapen eta instalazio ezin hobeak

  • Hondartza aldean, toki ederrean dago kokatuta eskola. Zelai, patio eta frontoi estaliak ditu, ikasle guztien kirol jarduera eta gozamenerako. Hondar zuloa eta haur parke berriak ere baditu.
    • Eskolako eraikuntza barruan ikasgela eder eta ondo hornituak daude. Eta jangela, ludoteka, psikomotrizitate gela, biblioteka eta ikus-entzunezkoen gelak ere baditu.

Giro goxo eta atsegina

  • Eskolako sektore guztien arteko harremanak (irakasle, ikasle zein guraso) sarri eta hurbilak dira.
  • Eguneroko bizitzan, ikasgelan, jangelan, siesta orduan... giro eroso eta jatorra egoten da.

Zerbitzuak guztien eskura

Eskolako garraio zerbitzua ikasle guztien esku dago -auzo batekoa nahiz herrikoa izan-, doan, gainera.

Jangelari arreta berezia ematen zaio eskolan. Ikasle guztiei eskaintzen zaie, eta, ondo doala erakusten duen datu bat: gaur egun, % 90ak erabiltzen du. Bi begirale arduratzen dira jangela zaintzeaz, eta gero, bi urteko haurren siesta ere zaintzen dute.

Bestelako zerbitzuak: Arreta psikopedagogikoa Zarauzko PATaren laguntzaz egiten da: pedagogoak, psikologoak, logopedak, fisioterapeutak...

Kalitatea

  • Gaur egungo hezkuntza premiei erantzuten die eskolak; besteak beste, eleaniztasuna landuz (4 urtez geroztik ingelesa sartzen du, eta gaztelania 6 urtetik aurrera).
  • Erreforma kontuan hartuta, irakasleek prestaketa hoberena dute.
  • Masifikaziorik gabe ikasleen ratioak oso egokiak dira, ume bakoitzaren beharrei erantzuteko modukoak.
  • Musika, soinketa nahiz ingeleseko espezialistak ditu.
  • Ekintza osagarri ugari: eskurtsioak, egonaldiak, kirol jarduerak, igeriketa ikastaroak, kanpaina eta ekimen bereziak...

Gestio demokratikoa

Eskola Kontseilua guraso, irakasle, bestelako langile eta Udalaren ordezkariek osatzen dute. Kontseiluak hartzen ditu erabaki nagusiak.

Guraso Elkartea

Gestioan parte hartzeaz gain, eskolako kanpoko ekintzen ardura du: festa eta ospakizunen antolaketa, kirol jarduerak (futbol, saskibaloi, eskubaloi, judo, mendia...), ESKOLA berripapera...