Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Orioko Herria »  Hezkuntza »  Zaragueta Eskola Publikoa »  Eskola

Eskola

  • Beren ikasketak egiteaz gain, ikasleak giza harremanetan trebatu eta etorkizunari aurre egiteko tresnak eskuratzea dugu helburu nagusi.
  • Haurraren garapen integrala bultzatzen dugu: intelektuala, afektiboa, giza-harremanak, elkartasuna... Eskola eta familiaren arteko harremana beharrezko elkarlana da.
  • Hezte-prozesu hau aberats eta osoa izan dadin, baliabide pedagogiko eta tekniko egokiak eskaintzen ditugu: prestakuntza oneko irakasleak, psikomotrizitate, ikus-entzunezko, informatika, plastika eta teknologia gelak, irteerak eta atseden eta gozamenerako jarduerak...