Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Orioko Herria »  Oria ibaia

Oria ibaia

Aizkorriko iturritik Orioko itsasadarrera

Oriok daukan aberastasunik handiena Oria ibaia da. Herriko bizimodua ezin da ulertu ibairik gabe. Ibaiagatik sortu zen herria eta ibaiagatik bizi izan da mendetan.

Orio ibaia Orio ibaia

Gaur egun ere, ibaiak aukera ezin hobeak eskaintzen dizkio herritarrari eta bisitariari: pasealeku zoragarriak, uretako kirolak praktikatzeko eta natur gune aberatsez gozatzeko aukera…

Oria ibaia Orioko herriaren ondotik; atzean Zarautz ikus daiteke; eta atzerago, Getaria, arratoiaren aldamenean.