Irudi panoramikoak
Herriko 5 txoko hauek irudi panoramikotan ikusteko, orrialde amaieran azpimarratutako izenaren gainean klikatu besterik ez duzu.
- Hondartza: neguan ateratako panoramika honetan bakarti eta lasi azaltzen bazaigu ere, Orioko Antilla hondartzan jende ugari biltzen da uda garaian.Hondartza inguruan haurrentzat jolastoki ederra du, jatetxe eskaintza zabala eta ibilaldiak egiteko ingurune zaragarriak ditugu. Besteen artean, Itxaspeko igoera azpimarratuko dugu, bertatik euskal kostaldeko bista zoragarriaz gozatu daiteke.
- Salatxo: Herritarrontzat lekurik maitagarrienetakoa. Arroka gainean San Nikolas Eliza dago eraikia eta pasabideak puntu erdiko arkupeak ditu.
- Kukuarri mendia: 362 metroko altuera duena. Tontorrean paisaia zoragarriaz gain, oriotar eskulturagile ezaguna zen Jorge Oteizaren lana ikusi dezakegu, Ama Birjiña (1953. urtekoa).Kukuarritik Igeldora doan bidean, Benta baserria igaro ondoren, Tontor Txikiko hilharriak bisita daitezke. neolitiko garaiko aartzain kulturako aztarnak dira.
- Pilliku: Kale Nagusian kokatzen da Pilliku plaza, herriko erdialde historikoan. Plazaren erdian, horrela egitea debekatuta zegoen garaian, Orioko umeei euskera hutsean irakasten zien Maria Maestraren oroimenez Orioko herriak eskainitako oroigarria.
- Udaletxea: Herriko irudirik ezagunena. Udaletxea eta plaza, ibaia eta itsas-ontziak ahaztu gabe.
Irudiak ikusteko zure ordenagailuan JAVA izatea beharrezkoa da. Nahi baduzu hemen jaitsi dezakezu.
