Kirolak
Orio betidanik izan da herri kirolzalea eta kirolaria. Gehienbat arrauna eman da hemen bainan kirol honetaz gain beste zenbait kirol ere praktikatzen dira.
Kirol modalitate askotarikoak eskaintzen dituzte kirol taldeek; adibidez, pilota, futbola edo mendizaletasuna,ziklismoa, betiko kirolak eta baita surfa, sofbola,squash-a edo areto futbola praktikatzeko ere.
Eskola kirolak ere aurrepausuak eman ditu, eta gaur egun ikastetxe bakoitzak baditu bere taldea kirol bakoitzerako, bai mutilen taldeak baita nesken taldeak ere.
Eta kirol federatua egin nahi ez duenak eskaintza zabala du benetan, Karela polikiroldegian.
