Aulki mugikorra / Arraunketa olinpikoa
Outriggers
Oriotarrak 1965. urtean hasi ziren, Arraunketa Elkartea sortu zenean, “Outriggers” modalitateko espezialitateak bete-betean praktikatzen. “Outriggers”-ak kirol lehiaketetan parte hartzeko aukera ematen dio adin guztietako neska eta mutilei: infantiletatik hasi eta beteranoetaraino.
Palmares osoa Arraun Elkartearen web orrian dago jasota ondoen:
Nazioarteko mailan lehiatu diren arraunlari oso onak eman ditu Oriok, Olinpiadatan eta Munduko eta Europako Txapelketatan dominak eta sailkapen onak lortu dituztenak. Adibide ezagun hauek aipa daitezke:
Joxeluis KORTA
- Diploma Olinpikoa. (MOSKU-80 Olinpiada). Final Txikiaren irabazle. (2X-Skull Bikoitza)- 7º
- (DANIMARKA-71) Munduko Txapelketak. (IX-Skiff)- 8º
- (HOLANDA-77) Munduko Txapelketak. (4X- Lauko Skull)- 4º
- (LUZERNA-SUIZA-80) Pre-Olinpikoa. (4X- Lauko Skulll)-3º
- (PARIS-73) Frantzia-Errrepublikako Presidente Saria. (IX-Skiff)-1º
Ibon URBIETA
- (TASMANIA-AUSTRALIA-90) Zilarra. Munduko Txapeldunordea. (Lemazaindun bikoa). 2º
- (SEUL-88) Olinpikoa
- (BARCELONA-92) Olinpikoa.
- (BELGIKA-88) Europako Txapeldun. (Sub-22, Lemazaindun laukoa). 1º
Joxeluis AGIRRE
- (SEUL-88) Olinpikoa
- (BELGIKA-88) Europako Txapeldun. (Sub-22, Lemazaindun laukoa). 1º
Pello OLASAGASTI (Lemazaina)
- (BLED-JUGOSLAVIA-79) Munduko Txapeldun. (Pisu arina, Zortzikoa). 1º
- (SUEDIA-79) Europako Txapeldun. (sub-22, Lemazaindun laukoa). 1º
- (SPLIT-JUGOSLAVIA-79) Joko Mediterraneoetan Txapeldun (Zortzikoa). 1º
- (BLED- JUGOSLAVIA-79) Munduko txapelketan (Lemazaindun Laukoa). 5º
- Gipuzkoako Kirolaririk onena izendatua 1979an.
Pello Olasagastirekin batera, (BLED-JUGOSLAVIA-79) Munduko Txapeldun. (Pisu arina, Zortzikoa): Javier PUERTAS, Dionisio REDONDO eta Andoni ELIZALDE.
Ia urtero dabil oriotarren bat Munduko eta Europako Txapelketatan parte hartzen. Azken urteotan, adibidez, oraindik aktibo diren arraunlariak: Ibon URBIETA eta Jon SALSAMENDI (Pisu librean); Andoni SARASUA (Sub-22); Migelanjel LIZARRALDE eta Mikel ORBAÑANOS (Pisu arinetan); Jon REDONDO (Junior); Eder ETXEBERRIA (Junior neska); eta Kristina KORTA (Senior neska-Pisu arina). Hori da marka, hori, Orio bezalako herri txiki batentzat! AUPA ORIO!!!
- Bideoak.
2005eko Spaniako 8+ Txapelketa
