Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Kirolak »  Beste kirolak

Beste kirolak

Hamaika aukera

Surfean

Kirol mota asko eta asko praktikatzen da Orion (arrauna, atletismoa, futbola, judoa, pilota, saskibaloia, sofbola, surfa...). Horietako batzuk arruntak dira, leku askotan egiten direlako; beste batzuk, ordea, ez daude hain zabalduak, eta herriak eskaintzen duen ingurune aberatsari esker egiten dira Orion bertan (arrauna, surfa, arrantza...); eta beste batzuk, berriz, euskal tradizioari zor zaizkio, eta, Orio herri euskalduna izanik, garrantzia berezia dute herrian (arrauna eta pilota).

Baina Orion bada, nabarmen, kirol nagusi bat: arrauna.

Orio taldea arraunean

Herriari estu-estu lotuta agertzen da arrauna Orion. Oria ibaia eta herriko itsasertza leku aproposak dira arraunerako, eta gainera, euskal kulturarekin harreman estua duen jarduera da arrauna. Beraz, kirola ezezik, kultur adierazlea ere bada arrauna, eta haren inguruan tradizio luze eta zaletasun oso handia dago Orion.

Hala ere, beste hamaika kirol ere praktikatzen dira herrian. Haietako batzuk agertzen ditugu hemen.