Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Kultura »  Balearen eguna 06

Balearen eguna 06

balearen eguneko kartela

Orri honetan 2006ko Balearen eguneko programa agertzen da.

Balearen eguna 2006ko maiatzaren 14an ospatu zen, igandearekin; baina antolaketa lanetarako osatutako batzordeak erabaki zuen hainbat kultur eta kirol ekitaldi antolatzea aurreko egunetan ere.

PROGRAMA

Maiatzaren 2tik 14ra

  • Erakusketa kultur etxean: Joseba Bontigi donostiarraren argazkiak.

Maiatzaren 3a, asteazkena

  • Balearen ipuinak. Maite Franco ipuin kontalaria liburutegian, 18:00etan hasita

Maiatzaren 5a, ostirala

  • Xarda, euskal balearen uberan jokoaren aurkezpena, kultur etxean, 12:00etan hasita
  • Hitzaldia kultur etxean, 19:00etan hasita: Orio eta balea arrantzale euskaldunen jarduera Bizkaiko golkoan eta Atlantiko iparrean (gazteleraz). Hizlaria: Mikel Barkham historialaria (Selma Huxley historialari kanadiarraren semea eta gaian aditua).
  • Bideo emanaldia kultur etxean, 22:00etan hasita: Moby Dick

Maiatzaren 6a, larunbata

  • Xarda, euskal balearen uberan jokoa LHko haurrentzat, kultur etxean, 16:30ean hasita
  • Ondarroako abesbatzaren eta Ikastolako abesbatzaren kontzertua elizan, 20:00etan hasita
  • Bertso afaria Balea elkartean, 21:00etan hasita: Andoni Egaņa eta Sebastian Lizaso. Prezioa: 20 euro. Plaza mugatuak (80 plaza). Txartelak kultur etxean jarriko dira salgai apirilaren 19tik aurrera.

Maiatzaren 8a, astelehena

  • Balearen ipuinak. Pello Aņorga ipuin kontalaria liburutegian, 18:00etan hasita

Maiatzaren 11, osteguna

  • Hitzaldia kultur etxean, 19:00etan hasita: Balea arrantzaren egoera munduan, ikuspuntu ekologistatik begiratuta. Hizlaria: Juan Lopez de Uralde, Greenpeace-ko zuzendaria.

Maiatzaren 13a, larunbata

  • Goizetik hasita, egun osoan, euskal produktuen azoka Goiko Kalean
  • Txotxongilo emanaldia kultur etxean, 17:00etan hasita, Orioko Blai txotxongilo taldearen eskutik
  • Trainerilletako ligaxkako estropada, 16:30ean hasita
  • Balea elkartekoek antolatutako danborrada, 18:00etan hasita
  • Benito Lertxundiren kantaldia Karela kiroldegian, 22:00etan hasita

Maiatzaren 14a, igandea. BALEAREN EGUNA

  • Goizez, euskal produktuen azoka eta sardin jana Goiko Kalean
  • Buruhandiak eta txistulariak, 12:00etan hasita
  • Orioko Egunsenti otxotearen kalez kaleko emanaldia.
  • Arratsaldez, herri antzerkia:

17:15

Herriko plazan saregileak ari dira, sare konpontzen eta arrantzaleak ere inguruan dabiltza. Kantari hasten dira, eskusoinu baten laguntzaz.

17:30

Pilliku plazan hasten da festa. Talaieroak abisua ematen die han bildutakoei, barra muturrean balea azaldu dela. Denak batera, herriko plazara jaisten dira, Kale Nagusitik behera.

17:45

Moilan talaieroak abisua ematen die arrantzaleei eta hauek balea harrapatzera abiatzen dira bost trainerutan. Plazan bildu den jendea autopista azpira doa, bi taldetan banatuta: batzuk Muntotik barrena, eta besteek Eusko Gudari kaletik barrena.

18:15

Arrantzaleek balea inguratu eta hil egiten dute, arpoi eta dinamitarekin, autopistako zubiaren inguruan.

18:30

Arrantzaleek balea traineruari lotu eta moilara abiatzen dira, balea atoian dakartela.

19:00

Bost traineruak moilara iristen dira eta herri antzerkia hasten da plazan.

Herri antzerkiaren gidoia Juan Agirre Sorondo idazleak idatzi zuen 2001ean. Antzerkiak Azken balea du izena eta 2006koa izan da obraren bigarren emanaldia.