Harribil dantza taldea
Musikaren eta antzerkiaren artean
Telefonoa: 630 935 628
Bost urteko historia txikia du taldeak, baina kontatzeko istorio asko. Garai bateko Gortzintzi dantza taldeko kideek sortu zuten talde berria eta Harribil jarri zioten izena, Orioko itsas bazterreko harkaitz biribil bati izena kenduz. Urte gutxi hauetan dantzarako joera berpiztu du oriotarren artean, batez ere ume eta gazteen artean; gero eta gutxiago dantzatzen baitzuen herriko jendeak. Gaur egun, 30 bat lagun, gazte eta heldu, dabiltza Harribilen dantzak ikasi eta plazaratzen. Gainera, herriko Musika Eskolaren barnean, dantza klaseak ematen dira haurrentzat eta 100 bat neska-mutil daude Harribilekin noiz dantzatuko.
Harribilek euskal dantzak ditu oinarri eta dantza hauen teknika erabiltzen du bere saioetan. Euskal dantza tradizionalak lantzen ditu batez ere; baina, horietaz gain, berak sortutako hainbat koreografia ere plazaratzen ditu, beti ere, euskal dantzetako pauso eta tekniketan oinarrituz. Dantza saio horiek bai kalean eta areto itxietan antolatu izan dituzte.
Bost urte hauetan, herrian dantzatzeaz gain, kanpora ere joan dira beren dantzak erakusteko. Espainiako Baltanásen, Frantziako Saint Ciers sur Gironde eta Italiako Orio-Canavesse herrietan izanak dira, eta Euskal Herriko zenbait herritan ere bai.
