Danbolin Musika Eskola
Musika gozatu eta ikasten
Iturbide 18 -20810 Orio GIPUZKOA - 943 83 37 27
Musika Eskola bat ere badu Oriok, herriko txikiak musikaren munduan murgiltzeko ahaleginak egiten dituena. Baina eskola huts baino gehiago topagune izan nahi du Musika Eskolak, eta ez umeentzat bakarrik: musikaz gozatzeko, haurrak, gazteak eta helduak bilduko dituen topagunea izan nahi du.
Oriotarrak ohituta gaude, dagoeneko, geure herriko umeen kontzertuak ikusi eta entzutera, baina gauza ederra da umeak hain txikitatik beren musika tresna gustukoekin harremana nola lantzen duten ikustea. Polita da, baita ere, herriko plazatik pasa, eta musika eskolatik datozen hotsak aditu eta haien entseiu puskak entzutea.
Oriotar txikientzako ezezik, helduentzako ere ematen dituzte ikastaroak, eta eskaintza zabala dute, gainera (euskal dantzak ikasteko aukera barne). Horrez gain, jendaurreko saio arrakastatsuak antolatzen dituzte, kantuan ere irakasten dute, musika tresna aukera zabal bat ere bai, eta talde batzuk ere badituzte: Korua, esku-soinu orkestra, banda eta txistu taldea.
HELBIDEA: ITURBIDE 18, ORIO (20810)
TELEFONOA: 943 83 37 27
BULEGO ORDUTEGIA: 15:00- 19:00
MENPETASUNA: Udala
ZUZENDARIA: Elena Errasti
HELBURUAK:
- Txikitatik erakustea haurrari musika zer den eta musika estimatzen, umetatik jarriz musika ikasten.
- Musika-tresna jotzen erakustea, bai bakarka jotzeko, bai taldean jotzeko.
- Musika-tresna jotzea osatzeko moduko musika irakaskuntza ere ematea.
- Ikasleek musika-tresna nahiz ahots taldeetan parte hartu dezaten interesa esnatzea.
- Jendaurreko saioak antolatzea eta afizionatuentzako musika saioetan parte hartzea.
- Musika hezkuntza zabala eta anitza ematea, adin mugarik gabe.
