Ostargi eskulanak
Eskuekin sortu eta gozatuz
Eusko Gudari kalea, 26 -20810 Orio GIPUZKOA legorb@teleline.es 943 13 44 09
Polikromia, pintura, portzelana,... Artisautza egiten dugu Ostargin. Eskulanak egiten ditugu; denbora, lana eta maitasun apur bat eskatzen dituzten lanak. Ikastaro irekiak antolatzen ditugu, geuk egindako lanekin erakusketak ere egiten ditugu... Eta giro polita izaten da geure artean.
“Ostargi” hitzak egunsenti esan nahi du, eta horixe da, hain justu, Ostargi taldea: egunsenti txiki bat, etxean edo lanean, itzalean bizi diren guztientzat. Merezi du eskuak argitara atera, eta haiekin zerbait sortzen hastea. Betiko lan aspergarri eta nekezak alde batera utzita, beste barne-patxadaz aritzen gara gauza berriak ikasten, artesau lanak egiten, eskuak eta barnea alaitzen...
Orioko kultur etxean dugu lokala; urtetik urtera lagun gehiago gara taldean (ehun bat lagunek hartu ohi dugu parte ikastaroetan); eta urtetik urtera ere gehiago dira antolatzen ditugun ikastaroak.
Zerbait jakin nahi baduzu, zerbait esan nahi badiguzu… Idatzi lasai: legorb@teleline.es
