Joseba Lacadena
Kolore aniztasun bizia
Orion jaio zen 1962an eta orain Donostian bizi da.
Bilboko Arte Ederretako fakultatean ikasi zuen, eta gero Mexikoko UNAMen bi urte eman zituen. Geroztik hainbat tailerretan ere parte hartu du.
Hainbat erakusketatan hartu du parte, berak bakarrik zein beste pintore batzuekin batera.
Iaz Durangoko Arte eta Historia museoan zintzilikatu zituen bere margoak, bakarkako erakusketan. Horrezaz gain, ARCOn eta Valentziako Arte a l'hotel-en ere ikusgai egon ziren bere kuadroak.
San Telmo Museoak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Valladolideko Errege Jauregiak euren bildumetan Joseba Lacadenaren koadroak ere badituzte.
