Iņigo Manterola
Koloreak eta erromantizismoa
Iņigo Manterola 1973an jaio zen Orion. Arte Ederrak ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan. 1998an bukatu zituen ikasketak.
Ikasten ari zela, bakarkako zein beste margolari batzuekin batera parte hartu zuen zenbait erakusketatan. Hala nola, Hendaian, Gallartako Kultur-Etxean eta Iruņeko Alkerdi galerian. Egindako erakusketa horietaz gain, hainbat lehiaketatan ere parte hartu du eta bi lehenengo sari ere irabazi ditu. Bata St. Ciers Sur Gironden (Frantzia) antolatutako Pintore eta Sortzaileen XVI. Saloian; eta bestea Julian Ugarteren omenez Zarautzen antolatutako lehiaketan.
Behin ikasketak bukatuta, lau erakusketatan hartu du parte: iaz S. Joao da Fozen (Oporto) eta Orensen M.A.I. taldearekin, eta aurten Elizondon eta Karlos Argiņanok Zarautzen duen jatetxean.
Asteburuero Kaia izeneko galeria izaten du zabalik Oa Almirante kalearen 6. zenbakian, Orion. Eguerdiko 12etatik 2etara, eta arratsaldez zazpietatik bederatzietara.
Manu Gestidoren hitzetan Iņigo Manterolaren lanak kolore eta erromantizismoz beteta daude, itsasoarekin maiteminduta dagoen pertsona baten sentimenduak.
Bere telefonoak ondorengo bi hauek dira: 943 13 24 48 eta 617 33 28 13
