Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Kultura »  Salatxo abesbatza

Salatxo abesbatza

Kantuari eta herriari lotuta

SALATXO ABESBATZA - 55 Posta Kutxa - 20810 Orio

E-posta: salatxo@hotmail.com

salatxo

SALATXO abesbatza Orion sortu zen 1993ko azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean. Une honetan 30 partaidek osatzen dute korua. Denbora horretan kontzertu ugari eskaini ditu Euskal Herrian nahiz kanpoan (Lleida, Bartzelona, Errioxa, Frantziako Saint Ciers sur Gironde eta Italiako Orio Canavesen, esate baterako).

Musika estilo asko lantzen ditu SALATXO abesbatzak: polifonia, eta, horren barruan, musika erlijiosoa nahiz profanoa; baita nazioarteko folklorea ere, eta, bereziki, euskal folklorean sakontze lana egiten du.

Hasiera hartan Marina Lertxundi Arizeta izan zuen zuzendari. Bera arduratu zen koralista guztien formazio musikala oinarritik sendotu eta sakontzen. 2001eko urtarriletik 2006ko apirila bitartean Idoia Azurmendi izan da zuzendaria eta Mrinarekin hasitako bidean jarraitu eta sakondu du. 2006ko maiatzetik aurrera zuzendari berria du koruak, Igor Arroyo. Garai berri honi ilusio handiarekin ekin dio koruak eta proiektu berri ugari ditu datozen hilabeteetarako.