“DONOSTIA HIRIA” LEHIAKETAN ORIOTAR PIANOJOLEEK OSO EMAITZA ONAK LORTU DITUZTE
Herri desberdinetako 218 pianojolek parte hartu zuten pianojole gazteentzako “Donostia Hiria”, XV. Nazioarteko lehiaketan: Mongolia, Lituania, Letonia, Alemania, Portugal, Escocia, Francia, Ecuador, Venezuela, Georgia, Eslovenia, Ucrania, Rusia, Polonia, Bulgaria, Mejico, Italia, Tailandia, Armenia, Moldavia, España (Madrid, Zaragoza, Nafarroa), Euskal Herria (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia).
Orokorrean oso maila altua erakutsi zuten, baina batez ere: Mongolia, Letonia, Portugal, Polonia eta Rusiako gazteek. Orioko pianojoleek ederki asko eutsi zioten maila honi.
Lehiaketa hau “emcy” barruan sartzen da (Circuito de concursos para jóvenes músicos).
Oriotarrek emaitza oso onak
Orioko Danbolin Musika Eskolatik 4 pianojoleek hartu zuten parte: Ione Beatriz Zinkunegi, Alejandro Fernández, Julen García eta Edurne Carrera.
Honako emaitzak lortu zituzten:
- Oinarrizko maila 1: 55 partehartzaileen artean Ione Beatriz Zinkunegi, 3. aipamena lortu zuen.
- Oinarrizko maila 2: 39 partehartzaileen artean Alejandro Fernández 1. aipemena eta Julen Garciak ere 1. aipamena lortu zuten. Gainera Alejandrok “klausurako” kontzertuan ere jo zuen.
- Ertaina 1. mailan: 29 partehartzaileetatik Edurne Carrerak, 3. aipamena lortu zuen.
Benetan zoriontzekoa da ikasle hauek lortutakoa, baita beraien irakaslea den Audra Almanaitytek egindako lana ere. ZORIONAK!.
Beste sariak
- “Fundación Enrique Lertundo”: 1. aipamena lortutako Gipuzkoako pianojoleei, piano ikasketak hobetzeko diru laguntzak ematen ditu. Alejandro eta Julenek jaso zuten horrelako saria.
- “Erviti” musika dendak: 1. aipamena lortzen dutenei, bertan gastatzeko diru saria ematen die. Alejandrok eta Julenek ere lortu zuten horrelako saria.
