Euskara teknikari bat aldi batez kontratatzeko deialdia. Oinarriak
Deialdiaren helburua
Euskara teknikari bat kontratatzea, aldi baterako, deialdi librean eta lehiaketa bidez, Euskara Biziberritzeko Plana Orion garatzeko 2003-2006 plangintzaldian.
Deialdiaren oinarriak
Deialdiaren oinarriak interesatu guztien eskura daude Orioko Kultur Etxean edo hemen bertan.
Izena emateko epea
Lehiaketan parte hartzeko, curriculuma eta eskari orria aurkeztu behar dira Orioko Kultur Etxean urriaren 31rako.
Baldintzak
Unibertsitateko erdi mailako titulua izatea eta 4. hizkuntz eskakizuna kreditatua izatea.
