Udaleko Turismo Bulegorako Arduradun bat aldi baterako kontratatzeko deialdia. Oinarriak
Deialdiaren helburua
Deialdi honen xedea da Turismo Bulegorako Arduradun bat kontratatzea, aldi baterako, deialdi librean eta lehiaketa bidez, Orioko Turismo Bulegorako beharrak estaltzeko 2004. urtean.
Deialdiaren oinarriak
Deialdiaren oinarriak interesatu guztien eskura daude Orioko bulego orokorretan edo hemen bertan.
Izena emateko epea
Lehiaketan parte hartzeko, curriculuma eta eskari orria aurkeztu behar dira Orioko bulego orokorretan martxoaren 22rako.
