Oriora.com

Zinema

Zigor Etxaniz

Norabide gabeko ibilbidea daramala dirudi, presarik gabe, alde guztietara begiratuz. Berarekin guratzatzen diren pertsonen itxurari erreparatzen dio, aurpegiei, jantziei. Edozein erakusleihoren parean bere pausoak gelditu eta barrura begiratzen du, barruan dagoena ikusi gabe, ordea. Optika, okindegi, liburudenda baten aurrean geldiketa laburrak egin ondoren, badoa aurrerantz berriro.

Izkinari bira eman eta gorantz begiraken du, filmeen izenburuak irakurriz, nahiz eta dagoeneko zeintzuk diren jakin, egunkarian ikusi dituelako. Baina ez du presarik, eta filmeen kartelak azterken ditu, patxadatsu, bata bestearekin konparatuz. Politena aukeratu eta horixe ikusiko duela erabakitzen du. Berdin dio zer filme, gauza arratsaldea igarotzea da, eta zineman bi ordu jango dizkio aspergarritasunari. Txartela erosi eta bostetako geratzen diren minutuak pasatzeko kafe huts bat eskatu du (sólo? galdetu dio zerbitzariak, eta berak berriz Bai, hutsa) aldameneko kafetegian. Mahaitxoan eseri eta poliki-poliki dastatzen du. Bakarrik dagoenean, dagoenetik, gauzak astiroago egiten ditu, denbora luzatu egiten baita, egin baita, aldamenean inor ez dagoenean. Lehen ez zen horrela izaten. Lehen ez zuen begiak kaleetako edozein zirrikituan finkatu beharrik denbora egiteko. Ez zuen egunkariaren laguntza beharrik ere kafearen konpainian pasatako unea luzatu zedin. Lehen bazuen bere kontuak zeinek aditu. Lehen bazuen.

****

Telefonoa deika hasi zenean, orduari erreparatu eta Maite izango zela pentsatu zuen. Ordu horretan deitzen zuenean ez ziren albiste onak izaten. Telefonoa hartu eta, betikoa, lana pilatu egin zaigu eta arratsaldea hemen iragan beharko dugu sentiken dut Aritz zortziak aldean etxean naiz bale? benga ba gero arte. Beno, susmatzen zuena. Lan askorekin zebilen azken aldi horretan, etxean bazkaltzeko ere paradarik gabe. Gauzak honela, aurreko astean egindakoa errepikatu zuen: Mikeli deitu, berarekin zinemara joateko gogoa zeukan jakiteko. Hots egin zion, baina ez zen etxean. Aurreko astean ere gauza bera gertatu zitzaion. Azteazkeneko arratsaldeak hartuak zituen, antza, Mikelek. Hala ere, ez zuen eguna ezer egin gabe pasatzeko gogorik. Bakarrik joan eta kitto.

Autobusa utzi zuenean, ordubete geratzen zen oraindik bostetarako; beraz, lasai hartu zuen zinemako bidea. Kaleko hormetan itsasturik zeuden iragarki guztiak irakurri zituen, judo klaseak, lanak mekanografiatzeko eskaintzak, etxebizitza eskaerak, ez dakit nongo tabernako kontzertuak… Diska denda txiki batean sartzera zihoanean ikusi zituen.

Aurreko espaloian zeuden, denda baten erakustokiaren parean, barrualdera begira eta hitz egiten. Maitek leihoaren bestaldean zegoen zerbait seinalatzen zion Mikeli. Noizbehinka barre egiten zuten. Gero, denda atzean utzi eta handik gertu zegoen kafetegi batera sartu ziren. Mikelek atea zabaldu eta tokia egin zion Maiteri, bera aurretik sartu zedin. Mikelen atzetik atea astiro-astiro itxi zen. Ordea, ikusi zituen oraindik, kafetegiaren beira handitik, mahai borobil txiki baten inguruan eserita, elkarri pausarik gabe hitz egiten, zerbitzaria bi katilurekin iristean une batez isilduz, hura joan ahala berriketa geldiezinarekin jarraituz.

Nahiko urruti zeuden, egia esan. Kaleak edukiko zuen hogeita hamar bat metroko zabalera, eta autoak alde batera eta bestera pasatzen ziren gelditu gabe, espaloietan zebilen jendearen antzera; baina, hala ere, oso kontent ziruditen, behin eta berriro barrezka. Une batez, Maitek bere eskua Mikelenaren gainean ipintzen zuela iruditu zitzaion; baina ez, ezinezkoa zen horrelako zerbait ikustea kalearen bestalderaino hainbesteko tartea izanik. Bere irudimenak eragindako iruzurra izango zela erabaki zuenean, Mikelen eskua ikusi zuen, argi eta garbi, mahaiaren gainetik altzatuz. Hura ez zen bere irudipena, hura benetako eskua zen, eta ikusi zuenetik jakin zuen zertarako altzatzen zuen Mikelek eskua mahaitik, eta esku haren mugimendua jarraitu zuen begiekin, aurrerantz, gero eta aurrerago, Maiteren aurpegiarekin topatu zen arte, Maiteren masailarekin, masaila fereketu eta, mahaira itzuli baino lehen, haren kokotxean atximurka gozoa utzi zuen arte. Ordurarte; ezin izan baitzuen gehiago begiratu. Ordulariari so egin eta hamar minutu galdi-geldirik zeramala ohartu zen. Bertan zuen zinemarantz abiatu eta, ohizkoa zuen ez bezala, kartelak ikusi gabe erosi zuen sarrerako txartela, hirugarren aretorako, zer eskaintzen zuten jakin gabe.

Bi ordu geroago, zer pelikula ikusi zuen jakin gabe jarraitzen zuen. Gogoratzen zituen, bai, leherketa eta jausi izugarri batzuk, baina hortik aurrera ezer gutxi. Momentu gehienetan, hamar metro zabaleko pantallan Mikelen esku erraldoia ikusten zuen, mahaitik altzatuz eta Maiteren aurpegi irritsuraino bidean, eta kalean ozta-ozta somatutako Maiteren barre txikia inoiz baino barre alaiagoa bihurtzen zen hirugarren aretoko pantalla erraldoian, eta eskuak aurpegia ferekatzen zuen bitartean Maiteren eskua ailegatzen zen besteari laguntzera, Mikelen eskua bere eskubian hartuz musukatzera, eta eskubi horren laugarren hatzeko ezkontza-eraztun borobil erraldoiak urrezko printzak zabaltzen zituen zine areto osoan, eta gero Mikelen eskuak atximurka txiki goxo bat egiten zion kokotxean, eta maitagarri begiratzen zioten elkarri, eta gero eskua mahaira itzultzen zen berriro, eta Aritz filmearen leherketetara bueltatzen zen berriro, handik gutxira espaloira joateko, eta espaloltik Mikelen eskura, eta Mikelen eskutik Maiteren aurpegira, eta Maiteren aurpegitik eraztunaren printzetara, eta printza horiek min egiten zioten, eta arreta berriro pantallan jartzen zuenean bere burua ikusten zuen etxean, eserita, Maiteren zain, mahai gainean maleta erraldoia egina zegoela, egina dagoela, eta Maite iristerakoan bien arteko elkarrizketa ikusten du, eta ez du Maiteren aurpegian berak espero zuen mina edo tristura ikusten; baietz esaten du Maitek burua gora eta behera mugituz, baietz, hartu duen erabakiarekin ados dagoela, bien artekoa aspalditxo hotz xamarra dagoela, eta Aritz zerbait gehiagoren zain geraken da baina Maitek ez du ezer gehiagorik esaten, hozkailutik sagar hori bat hartu eta beste eskuan telebistaren urrutiko agintea duela sofan eseri da zaping egitera, eta Aritzi iruditzen zaio zerbait esan behar diola bere haserrea garbi geratu dadin, ez nuen uste engainatuko zenidanik, eman al dizut ba horretarako ziorik, eh, esan, edo antzeko zerbait, baina sagarra hozkatzean ateratako soinua aditzen geratzen da, eta telebistan eskaintzen ari diren futbol partidari begira, eta ezer bururatzen ez zaionez, maleta mahai gainetik hartu eta dagoeneko berea ez den etxe horretatik atera egiten da, eta Aritzi iruditzen zaio sagarra segunduero hogeita lau aldiz gustura jaten ari den hamar metroko Maitek laster hasi behar duela atsekabez betetako negarra, baina ez, futbola atzean utzi eta kanala aldatuz eta aldatuz dabil berriro, sagarra bukatu arte, eta orduan telebista itzali eta afaria prestatzeari ekiten dio.

****

Zinematik ateratzerakoan kanpoko argitasunak harritu egiten du. Oraindik ez da ohitu udako egun luze horietara, egun luzeegiak. Filmea ez zegoen gaizki. Haserretu egin den maiteminduriko bikote bat berriro nola elkartzen den kontatzen zuen. Bakarrik dagoenetik, batez ere komedia erromantikoak ikusten ditu. Lehen gorroto zituen filmeak irribarre lelo batekin ikusten ditu orain, zinean nahiz telebistan, bata bestearen atzetik. Lehen behar ez zituen istorioen beharra nabaritzen du orain. Galdutako egiaren tokia betetzen dute irudipenek bere bizitzan, beste askorenean bezala. Kanpoko argitasun bukaezinak, ordea, benetako bizitzara itzultzen du; badoa kalean gora; Mikel lagun minak askotan esaten diona (ziona) gogoratzen du. Hirekin gurutzatzen diren guztiak maiteminduriko bikoteak iruditzean, orduan badakik gaisotzen ari haizela. Orain, kalean bikote asko dabilela pentsatzen du, eta denak maiteminduen antzera jokatzen dutela iruditzen zaio.

Bat-batean, aurrean duen arropa dendatik Maite atera da. Bien begiradak gurutzatu eta bata bestearen aurrean geratu dira, geldirik. Zer esan pentsatzen duen bitartean, oso polita dagoela eta lehen baino dotoreago janzten dela iruditu zaio. Jendea ondo janzten denean zerbaitegatik dela bururatzen ari zaionean, Maitek hitz egiten du:

—Kaixo —gogoratzen du umore onean zegoenean baino ez zuela kaixorekin agurtzen; goibel edo lanez itota zebilenean epa motx batekin agurtzen zuen.

Hola —berak beti hola erabiltzen du, nahiz eta entonazio ezberdinekin, egoeraren arabera. Oraingoan lagunekin erabiltzen duen hola adiskidetsua eskaini dio Maiteri, etxez etxe dabiltzan liburu saltzaileen hola grisa baino alaiagoa eta maiteminduen hola goxoa baino latzagoa.

—Zer, zinematik? —galdetzen dio, eta irri beldurti bat azaldu da bere aurpegian.

—Bai… —eta bururatzen zaio Maitek bazekiela bera zineman egongo zela; bazekiela eta topo egite hori lehendik prestatuta edukiko zuela, eta beste mila burutazio baikorrak pasatzen dira ziztu bizian bere bametik—. Badakizu, ikuslearen eguna, eta…

—Mmm, mmm —eta irriak hor dirau!—. Ohitura zaharrak gordez, eh?

—Bai, beno, zerbaitetan igaro behar arratsaldea —eta hau esan bezain pronto, irri itxaropentsua aidean desegindu da. Baina une batez baino ez; laster itzuli da, bere hurrengo galderarekin.

—Eta, zer ikusi duzu? Esan didate beste filme hori polita dela, zera… —eta ia konturatu gabe filmeei buruz hasi dira hitz egiten, baina elkarri zer esaten dioten erreparatu gabe, bestearen begiei gero eta zuzenago begiratuz eta bihotzak zapaltzen zituzten zamak piskanaka alboratuz. Eta kartelerari errepaso osoa emandakoan, isildu egin dira, eta Aritzek galdera egiteko garaia dela uste du.

—Eta, zer moduz Mikelekin? —galdetu dio arnasari eutsiz. Eta Maitek ilea belarri atzera eramaten du bere ohiko keinuarekin.

—Ez, bukatu genuen —dio instant batez lurrera begiratuz, eta berriro irribartsu— , ez zen ondo atera; beno, badakizu… —berriz adatsa belarri atzera, eta hitzik gabe geratu dela dirudi—, nik uste nuen… beno, orain berdin dio…

Eta pelikula baten barnean dagoela iruditzen zaio, lehen gorroto eta orain malte dituen amodiozko filme likatsu baten barruan, beti ondo bukaken diren filme horietako batean, non neska politak galdetzen dion mutilari ea bera ere bakarrik bizi den, eta mutilak baietz; eta neskak, non, gurasoenean? eta mutilak ezetz, apartamentu txiki bat erosi duela, eta neskak ah, ondo, ondo erantzuten duenean, musika erromantikoak pantalla erraldoia margotzen du, eta mutilak, beldurrez beterik ea kafetxo bat edo zerbait hartu nahi duen galdetzen dio neskari, edozer gauza, eta honek bueno esaten du, eta poliki-poliki biek ondo ezagutzen duten taberna txiki batera abiatzen dira, eta musikaren bolumena igotzen denarekin batera bikotearen eskuek topo egiten dute eta elkarri sendo heltzen diote, baina, jakina, jolibudeko eztizko mundu erraldoian gauzak errazegi konpontzen dira, Donostiako kaleen benetako argitasunean ez bezala.