Oriora.com

Olerki sorta

Zigor Etxaniz

NON
Non ote da
egunak paradisukoak bihurtu
eguzkia irria
eta euria laztana
behar zituena?

Ba ote da
ilunpetik itzala sortu
zorionetik malkoa
eta haserretik losina
behar dituena?

Non donde ba
izarrez beteriko
suaren antzeko
itxasoaren sakoneko
begiak, begiak, begiak,
inon ez ikusiak?

Non dira ba
mardul haragiz
eder iduriz
gustu marrubiz
izterrak, bularrak, ezpainak,
inoiz mustatu gabeak?

Non laguna
ondasunean kemena bilduz
pobreziari haundiera haustuz
eutsiko hauena,
osasanaren indarra erruz
gaitzaren baitan hustuz
zainduko hauena?

Non
bihotza buruan, pentsatuz
burua bihotzean, maitatuz
behar diguna lagundu,
betikoaren berria azaldu
eta berritik bizitza landu?

MAITE
Ez da hori, ez da hori
zuretzat bakarrik izan behar hori
zurea baino ez, ez.
Maitasuna ez,
berekoikeria da hori.

Maite al duzu
benetan
ez badiozu aukera egiten uzten
bakean?
Besteekin pozik dagoelako
nolaz zaude muxin
berea bada zuretzako
zinez maitez gero
zurea baino lehenago?
Besteen besoetan ikusirik
haserretzen zarenean
maite duzulalo ez da
zeurea uste duzulako
uste zenuelako da,
maite duzula uste duzulako
uste zenuelako da.

Maiteko baduzu
behar baituzu maite
esaten duzun beste.

Izango bada zurea
utziko baituzu librea
bera bazinan antzera.
Lotzen baduzu, ordea,
inork ez duelalo zuk aina maite
inork ez duelalo zuk aina maitatuko
ez ote da, maitea,
inor ez duelakoan zu aina maite
inor ez duelakoan zu aina maitatuko
zeure burua duzula maite gehiena?

Maitatzen dena ezin baita atxeki
ez eutsi
maitatzen bada benetan,
maitatzearekin batera
behar baitiogu aukera utzi

ORAIN
Laguntza behar dute
orain
ekaitzak dena eraman duela
ezer gabe utzi diela
eta lagundu egin behar zaiela
orain, lehen ez,
orain.

Marka guztiak hautsi ditugula
euskaldanok
zeharo eskuzabalak garela
diru kopurua izugarria dela
guretik eskaini dugulako
hogei duro baino ez bakoitzeko.

Lubiziak omen dira ugari
zuhaitzik ez dutelako
europarrok moztu genituelako
bazkal ostean dugulalo egarri
genien kafea ezarri.
Zenbat hildako katilu bakoitzean
edaten ditugu txanponen trukean?
Errepideak behar direla eraiki
orain
etxeak berritu behar
eta jakiak bidali, azkar,
uholdeak ostu duena birjarri,
ebasleak beretik gaur ordaintzen
etzi jarraituko duena lapurtzen.

Amerikara joan omen da gosea
orain.
Agortu ote da Afrikan?
Beltzek ez dute haizerik jasan
haizeak ez duelalo zer eraman
ez zubirik, ez biderik, ez etxerik,
hondarra baizik ez dagoenean.
Gaztelera jakingo balute, soilik,
albistegian agertzeko,
orduan bai, bidaliko, dirurik.

Zein emankor garen hemen
gurutze gorriaren lana goratzen
telebistaren aurrean malkoak isuri
eta esanez, aldamenekoari
ez al dira ari gortinak zahartzen
bai, bai, kolorea dute nabari galtzen
hasi beharko berriak erosten
jendea aritu baino lehen
gaizki esaten.

BEBARRU
Ez dut oraino begiztatu
maiteño
zure bebarru iluna baino.

Ene begiak mindurik
galdurik
atari aizaroko
burrukan, alferrik.

Noiz utziko didazu igotzen
jausten
zeure argizko golkora
barruan gorderik duzun
desirazko sakon lakura.

Nola irabazten zaizu
andrea
beharrezko baimena
nola bide zuzena
non bila larraineko ateak
galduak hitzak
zabalduko dituzten ferekak.

Nola ahaztu, neska
nola garbitu
gogoilun mosua
zure begien gandua
isuriz doan
iraganaren mamua.

Hoztuko naiz, maite
ez banauzu estaltzen
ez badut berotzen
suaren zain daukazun barrua
babesa eske diozun marrua.

POLITORI
Izan ezazu garbi
polit hori
meritua ez dela zurea
ez eta gurasoena
nahi gabe egin zintuztela
besterik gabe jaio zinela
nahigarri ta ederra.

Izan ezazu garbi
eder hori
edertasan egarri
hurbildu zaizkizun ugari
asetuko direla azkenean
beste ezeren ezean.

Izan ezazu argi
itsusi hori
errua ez dela zurea
ez eta Jainkoarena
ez dela goibel zaituena
munduko gauzarik txarrena.

Izan ezazu argi
zatar hori
hurbiltzen zaizun oro
berarekin duela izango
azaletik mamira doan bidea
zurean miatzeko asmo.

BELDUR
Zeren beldur zarete
burrunbak atzean utzita
garrasiak isiltzen hasita
nolaz zarete ikaraz
malkoak ahituz oinazean
arnasa zabaltzen denean?

Ez ote diozue beldur gehiago
hitzari bortxari buino ?
(Bakearen eske aho betez
baina betikoan seguru,
hitza goratu aho batez
baina berrian arbindu)
Ez ote zaudete lasaiean
hitzean baino bortxean
zigorrekin azala gaitzestuz
sukarra gogor eutsiz
muinaren egia beti ahaztuz
gaitza sakontzen utziz?

Atzoko loturen desiran
libertatearen beldurrean
itsaso berrian itotzeko izuan
itxaso zabalaren ur berrian
libertatearen haunditasun ederrean
mozkortzeto arriskuan.

Baina arriskatu egin behar berritzeko
eta berritu behar bizitzeko
ez bada berritzen
ausartzen
baita makaltzen
lotzen, askatasuna.
Ez bada jartzen arriskuan
eguneroko galzorian
ez baita hobetzen
hedatzen, demokrazia.

Hobe eguneroko ikaran, aurreratzen
lasaitasun nagian baino, ihartzen.
Egiten baita gelditu
moteltzean
eta gelditzean
usteldu.

NAZKATU
Hobe duk, bai, hobe
nazkatu baino lehen ezkontzea
gizarteak hiregandik espero duena
berandu baino lehen egitea
edukiko duk gero nahiko denbora
emazteagandik apartatzeko
umeak bakarrik uzteko
beste bat ezagatu eta
nazkatu baino lehen ezkontzeko.

Hobe duk, bai, hobe
ezkondu baino lehen nazkatzea
ez baduk nahi bukatu
beste askoek bezala
beranduegi nazkatuta
etorriko dituk besteak
denbora gehiago beharko dutenak
etxea eta umea izan eta gero
hitaz nazkatu egin direla
jakiteko.
TOLERANTZIA
Zertarako balio digu
ez baditu guztiak estaltzen
ez bada guztiengana hedatzen.

Zergatik berataz harrotu
batzuk kanpoan uzten baditugu
batzuentzat iristen ez bazaigu.

Zergatik deitu tolerantzia
intoleranteak onartzen ez baditu
jasangarri dena sollik
jasaten badu.

Izango bada benetakoa
onartu beharra du onartezina
ez baita tolerantziarik behar
ezer toleratzekorik ez dagoenean
onargarri dena onartzeko
bakarrik aipatzen dugunean.

EZ
Ez dakigula norantz goazen
ez dakigula nondik gatozen
ez dakigula nortzuk garen
ez dakigula zenbat garen
ez dakigula noiztik garen.

Ez dakigula nola abiatu
ez dakigula ze bide hartu
ez dakigula nola jolatu
ez dakigula noraino ailegatu.

Ez dakigula zer izango garen
ez dakigula non izango garen
ez dakitela noraino utziko gaituzten
ez dakitela noiz arte aginduko diguten.

Abiada behar dugula gutxitu
atzera behar dugula begiratu
iragana behar dela aztertu
etorkizunean behar dugula pentsatu
duguna behar genukeela eskertu
gainontzekoa behar dugula baztertu.

Ez garela inoiz izan batuak
hala erakusten duela historiak
guretzat uko direla besteen eskubideak
oker daudela gure asmo onak
ez garela bakarrik bizitzeko eginak

Denok erdaraz mintzatu arte ez dela izango bakerik
euskera ikasteak ez duela merezi hainbesteko nekerik
munduan zehar mugitzeko ez badu inongo baliorik.

Herri bat ez garelako
baizik eta gainontzekoen antzeko
gai ez garelako etxean ados jartzeko
legea onartzen ez dugulako
ez dugula ezer lortuko. …… Ez dakigulako noraino utziko gaituzten ez dakigu norantz goazen
ez dakigulako noiz arte aginduko diguten ez dugu abiada gutxitzen
ez garelako inoiz izan batuak etorkizunari diogu begiratzen
denok euskera onartzea behar duelalo bakeak.
Herri bat garelako eskatzen ditugu gainontzekoen eskubideak
gainontzekoen antzeko garelako eskatzen ditugu gure bideak

ANGULA
Gu izan baino lehen, baziren,
gu ez izatean
jarraituko dute izaten.

Ehundaka, milaka, amaigabeak
hurbiltzen dira gurera, isilak
munduko txoko guztietatik helduak
multzo bukaezinak, txikiak.

Badatoz, badatoz
laino txuri zabal ederrez
zurrunbilo erraldoi lirainez
batera-bestera jiraka bultzatzen
kostaren zirrikitoak betetzen
Ori-yoko-herri-ko-barra-ren-au-rrian
egin-duten-horma-berria-rekin-jo-tzian
errebuelta eman eta segi
beste errebuelta eta gora
igeri ta jira ta buelta ta segi
gauaren tripetan barrura
erriyoaren ertzak urratuz
iluntasun beltz hotzean
gandu hezearen azpian
barrezka, algaraka
gurasoen urak usainduz ezagatuz
pozez saltoka
ailegatzen dira helburura, gustora:
AGIÑAKO ANGULAK !!!

Gauez iristean kaiara
hau duk hau zubi kaskarra
entzuten du aldamenean
begiratu du aurrerantz, igeriz
argiak pareka ikusiz
batean gorri, bestean berde
hok gure bila zabiltzak, debalde
motorrak pot-pot bueltaka, pilan
elkarri engainatzeko asmoan
halako batean gelditu zaio
motorra gorria aldamenean
etorriko al haiz nirekin, txo?
hi zein haiz ba, niri hitz egiteko
inoiz harrapatu al duk pare bat kilo?
Zer uste duk
egin ditudala hainbeste kilometro
segituan hirekin etxera joateko?
hik ez daukak kategoria ni harrapatzeko
ta kendu ezak bahea ziztrin hori nire paretik!

Utzi ditu argiak atzean
gorria eskubian, berdea ezkerrean
goraka berriro, motorren artean
pot-pot-pot dabiltza, inbidia hutsean
auzokoak baino gehiago eraman nahiean
oraingoan txuria topatu duenean
txalupa eder hori, luze, zabal, garbi
bahe automatikoak, irrati eta guzti
hau duk niretzako, niretzat ederki.

Harrapa nazazu, angulero maite
ez banauzu jasotzen, zuretzako kalte
eramango al nauzu Agiña zurekin?
etzekiat ba, jabeak dudati
ondo portatuko naiz, benetan diozut
begira, egiazko begi beltzak ditut
ez urrutiko plastiko zikin horiek bezala
beno, beno, harrapatuko zaitut hala bada
baina jartzen zaitut jakinaren gainean
bidalito zaituztela Agiñatik bidai luzean
Japoneraino, kutxa oso hotzean.

Beti nahi izan dut herri hori ezagutu
kalkuladorak erosi, lurrikarak sentitu
eskertzen dizut dena, angulero jakintsu
bai zure bahe ederra
ze gau zoriontsu
oriyotarren eskuetara heldu
hogeita hamar milatan saldu
iva eta guzti, jakina
ene bizitzaren ametsa egina.
MUNDUKO ANGULAK ZATOZTE ORIYORA
HEMEN DITUZUE TA, POZA TA GLORIYA.