Erotu nintzen
Nerea Urdangarin
Eta esan nuen…
Iruditzen zait dena gezurrezkoa dela,
itxura, gezurrezkoa dela
pertsona, gezurrezkoa dela
eta egia, ez dela agertzen bela
itxita gaudela
diruaren gaubela
zubia eta min epela
igaro egin behar eta suntsitu egiten dela.
Ametsa, ezina da
horrenbeste horma artean, amestea zer da?
Itxitzen goaz…
nora doaz,
askatasuna nahi dute ate handienak joaz.
Ate txikia berriz; neurriz
alderantziz
kanpotarrak aldiz
etortzen dira zaldiz
aurpegi garbiz
garaipen iragarriz.
Kantuan dabiltza batzuk
kantuan eta gogor beste batzuk.
Doinua goibel
goibela eder
ederraeder.
Irrintzi eta oihu
mendi arteko lainu
sorgin eta lamien bainu.
Zaindu eta landu
nork egin behar du?
Jaio eta hil
hil eta jaio
nori axola zaio?
Bizitza bizitza da
ze arraio!
Bizika bizitzeko badira
anitz garraio
bide luzea dela nabari zaio
zertarako naiz jaio
motxexeagoan geratzea ere komeni zaio.
Norbaitek hola dio:
“Gehiago ez dut bizi nahi eta adio”
Hori ez dut maiteagoa
bada ordea jakitekoa
eta pentsatzekoa
aintzat hartzekoa
maitatzekoa
adiskidea lagun hartzekoa.
Maitasunaren bidea, kidea
irtenbidea?
eta lanbidea?
Amaren semea
amai gabeko larrea
zelai ederreko lorea
(Sasitartean ordea badabil nonbait sugea)
urte luzeetako lana eta nekea
altxor ederrenetakoa gordea
ar edo emea.
Batek ezin du jakin geroa
bildurturik dabil erdieroa
Hego haizearen beroa.
