Oriora.com

Semaforon

Iņaki Gurrutxaga

Arratzaldeko zortzirak jota
apariyakin billera
zazpi t?erditan beņ askatuta
buzo zarran kremallera;
urruti antxa ziok zubiya,
urrutiyo eskollera,
izardi otza illera,
au dek gure ibillera!
Eztit belaxe arrapatuko
gure etxeko eskallera,
semaforua gorri-gorri ta
Aitzondoaņo illera.

Aitzondotikan bixta itxusik
etzeudek begi-ziarkan,
egiya esan balia baņo
etzaiguk palta arranplan;
molla?re bost-sei baporekin-da
naiko eleante plantan,
ala?re arrantza aldapan,
ta pena bat bazekat, an:
len baporia lepo uan da
kotxe askoik ez aguantan,
ta oaņ kotxek eostexkiu
baporek eosi paltan.

Obra?re baek, nunai baziok
biga ta grua okerrik,
pisubak igual mezi?ik baņo
ezin dit eman eskerrik;
nola ta nola ixtutukoituk
ire gerriko ta gerrik?
Dirutan eztek ezer ik,
ta ama etziok alperrik;
pulamentuzko etxe merke bat
guk eztiu beste berrik,
ta ez inorrek eoste?ztitun
etxe garexti ta berrik.

Ara arraunlayak! Danak batea
klubea bueltan, korrikan,
aņ famoso in deken obrako
kamioyan ondotikan;
(legez kanpoko) edifiziyo
ona ber tziņa pratikan
utzi ziyen lan-erditan,
ta erritarrak erritan;
martxa ontan eztek bela Oriyon
polideportiborikan,
Jesukrixtona izango?mentzan
baņo dana alperrikan.

Kaben la india, berdeik etziok
nunbait semaforo putan!
Denbua iteko obe izangoek
Karkara artu eskutan.
Obek?e bire pixkat in diye,
ondo ez, oso batzutan;
ikuste zana lekutan
konsegitu?ek burrukan.
Eungarrena aldamenen dit,
periodikuakin juntan,
ta gaņuntzekok, dixkuidatuta,
atzeko bi asientutan.

Ta Karkaran?e, tarte-tarteka,
gauza berrik bazetoztik:
“euskeraz gazte” leiaketako
suplementok gordetzeixkit;
emengo bertzon ixtoriyok ta
ango ipuyetako pixtik...
akordatu itzak guztik,
ta nai baek begik ixtik!
Alkate jaunak partitze zixkin
premiyok, sortuz geoztik,
ta urrungokon, alkate gabe,
zeņek emango otexkik?

Etxea bueltan beti ezin dek
euki nai aņa suerte,
semaforon zai eotiana
etzaiak atea merke!
Illera zar au eztek muitzen da
tripa zorrik naiko fuerte,
zertako pazientziz bete?
Nekia beti?ek neke...
Oriyo bea goitikan bera
miatu?it, solamente...
Koņo! Azkenen jarri?ek berden,
banitxiek derrepente.

Doņuba: “Begira nago”