Oriora.com

Kantu isila

Ibi Arrizabalaga

...itsasoko bazter bakarti horietako batean, gero eta gutxiago diren horietako batean, uretako kilker bat bizi da; gero eta gutxiago diren horietako kilker bat. Uhinen erritmo lasaigarriak mugitzen dio bihotza, eta uren kantu isilak betetzen ditu bere gau eta eguneko ametsak. Amets lasaiak beti, bere bakardadeak ez baitu aztora-tzen. Kilkerrak ez ditu itsasoa eta bere burua bereizten. Horregatik, ez dago inoiz bakarrik.

Bere kantuak isiltasunaren erritmoari darraio. Bizi-tza, heriotza bezain isila eta ametsez betea. Kilkerrak ez ditu bizitza eta heriotza bereizten. Horregatik, hilezkorra da.

Baina...

…urruneko lurraldeetan, Heriotzak eta Bakardadeak eragindako gose aseezinez, gero eta gehiago garen arratoiok goizero uretako kilker platerkada bana irensten dugu. Ez zaigu kilker horien bizitza lasaia interesatzen, ezta ametsik edo kanturik ba ote zuten ere!

Eta hilezkorra dena ere SUNTSITZEKO gai izateaz harro gaude.

Goizeroko kilker platerkadak KLAK! indarra ematen digu gaueko amesgaiztoak ahaztu, eta munduko bakardade zaratatsuari begiak ixteko. KLAK! KLAK! KLAK!

KLAK!