Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala. Bulego nagusiak »  Euskara Zerbitzua »  Euskaraz Gazte literatur lehiaketa »  2005 »  Gertutasun beharra

Gertutasun beharra

Jone Arruti

Itsasoa urruntzen doa,
hondartza,
negu hotzean biluzik geratu da.
Hondar aleak borrokan dabiltza.
Saminak sortutako gorrotoek,
gorroto jasanezinek,
euren bihotza atxilotu dute.
Ale bakoitza da aske,
sentitzeko gai diren osagai.
Denek osatzen dute bat,
gorputz aztoratu baten nahasgai.
Gauaren iluntasunean,
iluntasunaren zirrikituetan,
ezkutatu nahia,
begiraden helburu ez izateko desioa,
beren buruaz baliatzeko gai direla jakiteko beharra.
Ilargiak argituko ez dituen esperantzan
alaitasun izpi bat jaio da.
Beraien larritasunari so,
ezerezean geratzera doaz,
ilargiak argitu ditu
eta itsasoa badoa.
Zapore garratzeko isuri pausatuek
lausotzen dizkiete begiak,
itsasoaren urruntasunaz ohartzea galaraziz.
Babesaren presentzia,
kresalaren usaina,
udako egun gozoen baretasuna,
esku samurren laztanak,
maitasunaren irriak,
arroken artean galdu dira.
Korrontearen kantu alaiekin dantzatzea
dute amets bakarra.
Ametsak amets,
errealitatea errealitate.
Bakoitza bere arloan
alaitasun arrazoi
edo atsekabearen sehaska.
Amets amestuak amaiera magalean
errealitatea astuna eta zuhurra ozeanoaren pare.
Amaigabea.
Itsasoaren bidaia bost eguneko urtea.
Aleen poztasunerako iritsi da amaiera,
ongi etorria sentimenduen uholdea.