Zer pentsatzen duzu?
Jone Iriarte
Pentsatzen dut . . .
Mundu hau
Beste modu batekoa
Izan litekeela!
Pentsatzen dut . . .
Fatalismo gordinean
Erortzea,
Hiltzen hasteko modua dela!
Munduko gertakariak,
Ezinbestean honela gertatu behar direla
Uste izateak
Eta aukera askatasunak
Murrizteak,
Hiltzen gaituela!
Pentsatzen dut. . .
Gogamenaren zilbor-hestea
Telebistari txirikordatuta
Munduratu gaituztela.
Desinformazio kume gisa
Hezi garela!
Galdu, galdu, galdu, galdu. . .
Garela!
Pentsatzen dut . . .
Idealista naizela!
Aldaketaren garaia iritsiko dela.
Idealen defentsaren
Borrokak,
Hobea izan daitekeen
Mundu posiblea lortzeko balioko duela!
Borroka egin behar dela!
Pentsatzen dut . . .
Norberak bere hausnarketak
Eginaz,
Askatuko garela!
Ez-pentsatzetik
Deskonektatuko garela!
Esnatu eta
Kritikotasunaren bularretatik
Edaten ikasiko dugula!
Pentsatzen dut . . .
Paradisu zineman
Dena ederragoa dela!
Egunkarietako orriek
Odol usaina duten bitartean.
Tratu txarrak, torturak,
Sakabanaketak,
Ilegalizazioak, zapalduak...
Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaa!!!
Paradisu zineman ikusiko bagina!!
Pentsatzen dut . . .
Arazoa ez dela denbora pasatzen dela.
Arazoa da ea zer pasatzen den
Denbora pasatzen denean.
Pentsatzen dut. . .
Idealista izatea ona dela!
Aldaketa desiratzeak
Aitzina egiten laguntzen gaituela!
Pentsatzen dut . . .
Borrokatu egin behar dugula,
Mundu posible baten alde!
Kritikotasunaren alde!
Aldaketaren alde!
Pentsatzen dut. . .
Zuk ere,
Pentsatzen hasteko garaia duzula!
