Famili eta bizikidetasun programa
·FAMILIA UGARIAREN LAGUNTZA.
Hezkuntza, etxebizitza eta garrioan dute onura. Laguntza hau izateko zenbait baldintza bete behar dira.
·BABESGABE EGOERENTZAKO LAGUNTZAK
Egoera larrietarako harrerak: Udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntza jaso ezin direneko harrerak dira.
Zuzenbidezko aholkularitza zerbitzua: eraso sexualak edo tratu txarrak jasan dituzten pertsonentzako zuzendua dago. Asistentzi psikologikoa:
- Biktimentzako.
- Tratu txarrak eragiten dutenentzako.
Famili-partehartzearen programa : arazoak adierazten duten adin-txikikoen familientzako programa da.
·ETXEKO LAGUNTZA.
Gizarte izaerako zerbitzua da eta ez osasun izaerakoa. Eguneko bizimoduan etxeko eginkizunak egiterik ez duten pertsonei eskaintzen zaie. Erabiltzailearen etxean bertan eskaintzen da eta laguntza pertsonala edota etxekoa izaten da, bizimodu normala egiteko; egoitzetan sartzea ebitatzeko, bakardadea gainditzen laguntzeko... Zerbitzua etxeko laguntzailearen bitartez egiten da.
·TELE-ALARMA
Zerbitzu honen helburua honako hau da: Bakarrik bizi edo epe luzez bakarrik dauden pertsonei ziurtasuna eskaintzea. Bere adina edo autonomia ezarengatik arrisku egoeran aurkitzen diren pertsonei segurtasuna sendotzea da.
·DENBORAZKO-EGONALDIEN PROGRAMA.
Adineko pertsonari bere etxetik kanpo egonaldia bermatu eta senideei atsedenaldia denboraldi batez ematea.
·EGUNEKO ZENTROA
Zentru hau uztailan ireki da. 12 plaza ditu eta Itsas Etxeko eraikuntzan, beheko solairuan kokatuta dago. Zerbitzuak: Hirugarren adineko pertsona ezinduei eguneko atentzioa eta zaintza; Gosaria eta bazkaria; garraioa; Iharduera indibidualizatuak; mantentzeko gimnasia.
