Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala. Bulego nagusiak »  Gizarte Zerbitzuak »  Laguntza ekonomikoak

Laguntza ekonomikoak

.OINARRIZKO ERRENTA

Oinarrizko gastuak ordaintzeko bideratutako dirulaguntza da. Gizarteratzea eta laneratzea errazten duen laguntza ekonomikoa da.

Onuraduna izateko baldintzak hauek bete behar dira:

1. Bizikidetzako unitatea izatea, gutxienez urtebete lehenago izan behar da.

2. Euskal Autonomi Elkarteko udalerriren batean erroldatua egotea, gutxienez urtebete lehenago erroldatua egon behar da.

3. Oinarrizko gastuei aurre egiteko baliabiderik ez edukitzea.

4. 25 urte baino gehiago edukitzea.

Onuradunek bete behar batzuk dituzte.

.GIZARTE LARRIALDIKO LAGUNTZAK.

Aldian aldiko dirulaguntzak, gizarteak baztertzeko egoerei aurre egin edo arintzeko laguntzak dira. Beharrezko gastu zehatzak ordaintzeko dira.

.GIZARTE ONGIZATE FONDOKO PENTSIOAK (GOF)

Lanerako ezintasuna duten pertsonentzat eta diru baliabide gutxi dituzten adineko pertsonentzat dira. Beraz, bi modutako laguntzak ematen dira: Zahartasunagatik edo gaixotasunagatik.

.KOTIZATU GABEKO PENTSIOAK

Minusbaliatuak eta hirugarren adinekoak dira pentsio honen hartzaileak.