Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala. Bulego nagusiak »  Herri antolaketa »  Jarduerak

Jarduerak

  • Jarduerak burutu ahal izateko, jarduera baimena eskuratu behar da, obra baimenaz gain.
  • Jarduerak Bi talde nagusitan banatzen dira, jarduerei aplikagarri zaien 3/1998-ko Ingurumenari buruzko Lege Orokorraren eta 165/1999 Dekretuaren arabera:
  • Sailkatuak Tramite orokorraz salbuetsita(165/1999 Dekretuan jasotakoak)
  • Sailkatuak Tramite orokorraz Salbuetsi gabeak

A.- 165 /1999 dekretu bidez Salbuetsita dauden jarduerek ondorengo tramitazioa izango dute:

1.- Jarduera egitasmoa aurkeztu beharko da udalean 165/1999 Dekretuaren betekizuna aztertuaz

2.- Erakustaldi publikoan egongo da egitasmoa 10egunez eta bizilagunei jakineraziko zaie.

3.- Udal teknikariek jarduera egitasmoari txostena egingo diote, bere kasuan dagozkion neurri zuzentzaileak ezarriaz.

4.- Jarduera baimena eskuratzerakoan, obrak hasi ahal izango dira.

5.- Behin obrak bukatuta, IREKITZE BAIMENA eskatuko da.

6.-Irekitze baimena eskatzeko ondorengo dokumentuak ekarriko dira udalera: - Ur, Argindar eta gas instalakuntzetako buletinak - Jardueratako Alta, Lizentzi fiskala

7.- Irekitze baimena eskatzean, Udal teknikariek ikustaldi bisitaldia egingo dute, obrak emandako baimenaren arabera egin direla ikusteko.

165/1999 Dekretua irakurtzeko egin klik gainean

B.- Salbuetsita ez dauden jarduerak:

1.- Eskumendun Tekniko batek sinatutako eta dagokion Elkargoak ikusonetsitako Jarduera egitasmoa aurkeztu beharko da udalean.

2.- Erakustaldi publikoan egongo da egitasmoa 15 egunez eta bizilagunei jakineraziko zaie.

3.- Udalak, Eusko Jaularitza,Osakidetza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko tramiteak egingo ditu.

4.- Behin Tramitek bukatzean,Udal teknikariek jarduera egitasmoari txostena egingo diote, bere kasuan dagozkion neurri zuzentzaileak ezarriaz.

5.- Jarduera baimena eskuratzerakoan, obra baimena emango da.

6.- Behin obrak bukatuta, IREKITZE BAIMENA eskatuko da.

7.-Irekitze baimena eskatzeko ondorengo dokumentuak ekarriko dira udalera:

  • Ur, Argindar eta gas instalakuntzetako buletinak
    - Jardueratako Alta, Lizentzi fiskala
    - Osakidetzako ikusonetsiaren ziurtagiria.
    - Industria baimena Hotzgailu sistemekiko
    - Obra bukaerako planu zehatzak
    - Ikusonetsitako obra bukaerako ziurtagiria, bertan obra, emandako baimenaren arabera burutu dela adierazi beharko da eta obra bukaerako likidazioa ekarriko da.

8.- Irekitze baimena eskatzean, Udal teknikariek ikustaldi bisitaldia egingo dute, obrak emandako baimenaren arabera egin direla ikusteko.

3/1998 Legea eta 165/1999 dekretua irakurtzeko egin klik gainean