Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala. Bulego nagusiak »  Herri antolaketa »  Obra nagusiak

Obra nagusiak

. Obra nagusiak, egituran, hornikuntza nagusietan eta fatxadaren antolakuntzan eragina duten obrak dira. Eraikin berriak ere Obra nagusiak dira.

. Obra nagusiak egin ahal izateko, arkitekto batek edo tekniko eskumendun batek sinatutako eta arkitekto Elkargoak edo dagokion Elkargoak ikusonetsitako egitasmoa aurkeztu beharko da obra baimen eskariarekin batera.

. Egitasmoak ondorengo dokumentuak jaso beharko ditu:

1.- Txosten teknikoa( justifikazio urbanistikoa jasotzen duena)

2.- Segurtasun eta osasunbide azterlana

3.- Baldintza plegua

4.- Aurrekontua

. Behin obrak bukatuta, obra bukaerako ziurtagiria ekarri beharko da.

. Obra berria denean, honetaz gain ondorengo pausuak eman behar dira:

. Telekomunikaziotako egitasmoa berezia

. Obra amaierako dokumentazioarekin batera honako dokumentuak ekarri behar dira:

. Ura, argindar eta gasaren instalakuntzen altako buletinak
. Obra berriaren aitorpen eskriturak
. U-4 inprimakia beteta
. Eraikinaren argazkiak

. Lehen erabilera baimena eskatu behar da Udalean

Udalak, bertara ikustaldi bisitaldia egin ostean eta obrak emandako baimenaren arabera burutu direla ikusi ondoren Lehen erabilera baimena emango du.

ESKBIDE ORRIA NAHI DUENAK HEMEN KLIK EGINDA NAHIKOA DU