Egutegi fiskala 2008
Hemen segidan azaltzen da 2008ko urtealdiari dagozkion Zerga eta Prezio Publikoen Egutegi Fiskala, eta bertan ezartzen dira diru-sarrera publiko horien ordainketa egiteko epeak.
Epeak ezarritako egunean bukatuko dira, edo hori jaieguna bada, hurrengo lanegunean.
Ibilgailuen gaineko zerga:
Borondatezko epea: Martxoaren letik apirilaren 25era.
Zaborren Tasa; Ura eta Estolderia:
Lehen hiruhilekoa (urtarrila-otsaila-martxoa)
Borondatezko epea: Martxoaren 24tik apirilaren 24ra.
Bigarren hiruhilekoa (apirila-maiatza-ekaina)
Borondatezko epea: Ekainaren 23tik uztailaren 23ra.
Hirugarren hiruhilekoa. (uztaila-abuztua-iraila)
Borondatezko epea. Irailaren 22tik urriaren 22ra.
Laugarren hiruhilekoa. (urria-azaroa-abendua)
Borondatezko epea: Abenduaren 22tik 2009ko urtarrilaren 22ra.
Ondasun Higiezinen Zerga:
Borondatezko epea: Maiatzaren 15etik ekainaren 30era.
Jarduera Ekonomikoen Zerga:
Borondatezko epea: Urriaren 1etik azaroaren 10era.
Finken barruan ibilgailuak espaloietan zehar sartzea eta auto-taxien lizentzia urteko mantenimendua.
Borondatezko epea: Urriaren 1etik azaroaren 10era.
Etxe-laguntza eta alokairuak:
Likidatutako bakoitzaren ondorengo hilaren 1etik aste bete.
Udal erabilera publikoko lurrak okupatzea, mahai, mahaitxoak, aulkiak eta antzeko instalazioak erabiliz.
Borondatezko epea: Urriaren 1etik azaroaren 10era.
Azokako postuak.
Lehen hiruhilekoa (urtarrila-otsaila-martxoa)
Borondatezko epea: otsailaren 11tik martxoaren 31ra.
Bigarren hiruhilekoa (apirila-maiatza-ekaina)
Borondatezko epea: maiatzaren 12tik ekainaren 30era.
Hirugarren hiruhilekoa (uztaila-abuztua-iraila)
Borondatezko epea: Abuztuaren 11tik irailaren 30era.
Laugarren hiruhilekoa (urria-azaroa-abendua)
Borondatezko epea: azaroaren 10etik abenduaren 31ra.
___________________________
Errolda fiskalak, non ordaindu beharreko kuotak eta hauek finkatzen dituzten zergako elementuak ezartzen baitira, jendaurreko ikusgai jarriko dira udaletxeko bulegoetan dagozkien kobrantza-epeak hasi baino hamabost egun lehenagotik eta hamabost laneguneko epez.
Kuotak eta gainerako zerga-elementuak, dagozkien erregistroetan alta ematerik suposatzen ez dutenez gero baizik eta subjektu pasibo bakoitzari banaka jakinarazi zaion egitate zergagarri bati dagozkionez gero, kolektiboki jakinaraziak izango dira, Zergen Foru Arau Orokorreko 97.3 artikuluan aurrikusitakoaren babespean.
Errolden erakustaldi publikoen aurka birjarpeneko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, erakustaldi publikoko epearen azken egunetik zenbatzen hasi eta hilabeteko epean.
Azaldutako egutegi fiskal honen iragarkiak kobrantza iragarkiaren zeregina ere beteko du. Kobrantza ondorengo zehaztapenen arabera egingo da:
a) Ordaintzeko medioak: Legezko erabilerako dirua edo Udalaren aldeko izendun txekea.
Era berean, subjektu pasiboei igorritako barra-kodea duen dokumentuaren bidez ordaindu ahal izango da xede horretarako egokitutako diru-kutxatan
b) Ordaintzeko lekuak: Ordainketa-dokumentuan agertzen diren diru etxe lankideetan.
c) Borondatez pagatzeko periodo gisa seinalatutako epeak igarotakoan, zorrak premiazko prozeduraren bidez ordainaraziko dira, eta ondoko gainkargu hauek sorraraziko dituzte:
- Baldin eta sartu gabeko tributu zorra premiatzeko probidentzia zordunari jakinarazi baino lehen ordaindu bada, gainkargu exekutiboa ehuneko bostekoa izango da.
- Baldin tea diru sarrera premiatzeko probidentziaren notifikazioa jaso ondoren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Kobrantzako Erregelamenduaren 97. artikuluan ezarritako epea igaro baino lehen egiten bada, ordaindu beharreko premiamenduzko gainkargua ehuneko hamabostekoa izango da.
- Epe hori igaroz gero, exiji daitekeen premiamenduzko gainkargua ehuneko hogeikoa izango da; berandutzako interesak eta, kasua hala bada, gertatutako prozesu-kostuak aplikatuko dira.
Eta hala ageriko egiten da, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen, apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuko 78. artikuluak xedatzen duena betez.
