Oriora.com
Hemen zaude:   Sarrera »  Udala. Bulego nagusiak »  Kzgunea

Kzgunea

Teknologia hauek gure bizitzetan barneratzeko, lehenik eta behin Konekta Zaitez kanpaina antolatu zuen Jaurlaritzak. Kanpaina hark ordenagailuen salmenta eta Interneterako sarbidea erraztu zuten. Orain, Konekta Zaitez hiritarra proiektu berria sortu da, honako helburuarekin: jendea trebatzea Interneten erabileran.

Orioko zentroak 14 ordenagailu ditu eta bi doako zerbitzu eskaintzen ditu 18 urtetik gorako pertsonentzat:

  • Nabigazio librea
  • Prestakuntza.

Nabigazioa

Sei ordenagailuko gela bat dago, nornahik erabil dezakeena, Interneten doan ibiltzeko. Gela hau irekita dago astelehenetik ostiralera 09:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Prestakuntza

Bi eratako ikastaroak eskaintzen ditu.

  • Alde batetik, 20 orduko ikastaro bat (2 ordu eguneko) eta beste bat 55 urtetik gorakoei egokitua, 10 orduko ikastaroa. Honek ez du esan nahi 55 urtetik gorakoek ikastaro hau derrigor egin beharko dutenik, 20 ordutakoa egiteko aukera ere izango baitute. Ikastaro hauetan hainbat gai jorratzen dira; nabigatzaileak, posta elektronikoa, informazioa aurkitzea, foroak, txat edo berriketa eta beste hainbat gai.
  • Ikastaro monografikoak ditugu hainbat gai jorratuz: banka elektronikoa, bilatzaileak, egunkariak sarean, bideokonferentziak...

Proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, teknologia berrietara eta Interneten mundura hurbil zaitezten, doako eta zuen ordutegira moldatutako ikastaroetaz baliatuz.

Kzgunea Orio
Eusko Gudari 26-1 (Kultur Etxea)
20810 - Orio (Gipuzkoa)
Tel. 943834128
www.kzgunea.net
*e-maila: tutor.orio@kzgunea.net