Galdera-erantzunen artxiboa
Alkatea zuzenean ataletik jasotzen ditugun galdera interesgarrienak hemen publikatuko ditugu, beste herritar batzuentzat ere interesgarriak izan daitezkeelakoan. Ez ditugu galdera guztiak argitaratuko, eta ezta ere, jakina, kontu pribaturik aireratuko. Guztien intereserako izan daitezkeenak azalduko dira hemen.
Noiz bukatuko da Autopistako obra (Asier)
Egun on Asier,
Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Diputatuarekin (Eneko Goia) egon nintzen orain dela bi aste eta berak esan zidan obrak bere epetan zihoazela. Aurtengo neguan euri asko egin ez duenez obra egiten ari diren enpresek dexente aurreratu dute beren lana. Hori horrela izanik, 2008ko abenduan irekitzea aurreikusten dugu, bai Orioko Autopistako sarrera-irteera eta baita Orio-Donostia elkartzen dituen bideko hirugarren karrila.
Besterik gabe, mila esker zure galderagatik eta ondo izan.
jon
Noiz izango da Orion Euskal Herriko Itzuliko etapa? (Nerea)
Egun on, Nerea,
Aurten Euskal Herriko Itzulia Orion amaituko da eta, gainera, bi etapa izango ditugu. Lehena ostiralean, apirilak 11, Gasteizen hasi eta Orion amaituko dena. Bigarrena, berriz, larunbatean, apirilak 12, Orio-Orio erlojupekoa izango da. Erlojupekoa azken etapa izango da eta ibilbide hau izango du: Orion hasi, Aiara igo eta berriz Orion amaituko. Ikuskizun paregabea izango dugu Orioko herrian astebukaera horretan.
Besterik gabe, mila esker zure galderagatik eta ondo izan.
jon
