Orioko Argazki Zaharrak
Zer da Orioko argazki zaharrak?
Bilduma hau Udalaren argazki zaharren fondoarekin osatu du Kultura batzordeak. Oraingoz ez daude argazki asko, baina batzordearen asmoa da irudiak biltzen jarraitzea eta bilduma gero eta handiagoa egitea, herritarrentzat memoria historikoa berreskuratzeko tresna izan dadin. Argazki bakoitzari buruzko informazioa ere osatzen eta zabaltzen joateko asmoa du batzordeak.
Zer egin behar dut nire argazkiak hemen agertzeko?
Antzinako argazkiak etxean badituzu eta artxibo honetan txertatu nahi badituzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.
Orioko kultur etxea Tel. 943 13 44 09 euskara(a bildua)oriora.com
Zer egin behar dut hemen azaltzen den informazioa zuzentzeko?
Orain arte jaso ditugun argazkietan informazioa gehitu nahi baduzu eta ipinitakoa zuzendu beharra dagoela uste baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Orioko kultur etxea Tel. 943 13 44 09 euskara(a bildua)oriora.com
Zer egin behar dut hemen agertzen diren argazkiak kentzeko?
Argazki artxibo honetan dagoen argazkiren bat zure familiakoa bada eta hemen agertzerik nahi ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Orioko kultur etxea Tel. 943 13 44 09 euskara(a bildua)oriora.com
Zer egin behar dut hemen agertzen diren argazkiak eskuratzeko?
Bertatik deskargatu dezakezu argazkia, nahiko erresoluzio onean. Nolanahi ere, tamaina handiko kopiaren bat egin nahi baduzu eta horrekin nahikoa ez baduzu, jarri gurekin harremanetan eta eskuratuko dizugu erresoluzio oneko argazkia.
Orioko kultur etxea Tel. 943 13 44 09 euskara(a bildua)oriora.com
Baldintzak
Webgune honetan dauden irudiak edozeinek ikus ditzake lasai asko.
Irudi hauek erabili nahi dituenak, argitaratzeko edo zabaltzeko, Orioko Udalak berariaz emandako baimena eskuratu beharko du.
Orioko Udalak ez du bere gain hartzen legeak babesten dituen egile eskubideen aurka egindako erreprodukzioen erantzukizunik. Jabetza Intelektualaren Legeak ezartzen duena bete behar da, eta baita indarrean dagoen ordenamendu juridikoko arauek ezarritakoa ere, erregistro eta artxibo publikoetarako sarbideaz, ohorerako eskubideaz, norbere eta familiaren intimitatea izateko eskubideaz, nork bere irudia izateko eskubideaz, datu pertsonalen babeserako legeaz; eta indarrean dagoen gainerako legeriak agindutakoa ere bai.
Webgune honetako irudiak ikustera sartzeak baldintza hauek betetzea eskatzen du.
